Sankristobalen ostean, festak Goierritik Asuara jauzi egingo du Erandion; uztailaren 19ko arrastian hasiko dituzte jaiak auzo horretan. Lehenengo egunean, Loiuko Danontzat Elkarteak izango du protagonismoa: alde batetik, umeak sukaldaritzan trebatzeko Txiki Chef saioa antolatuko dute, eta horren ostean txitxi-burruntzi solidarioa egingo dute; batutako dirua ongintzazko elkarteren bati emango diote, ohitura dutenez.
Jaien gainerako egunetan ere ez da faltako gastronomiarako tarterik, zapatu goizeko paella-txapelketari arrastiko txorizo-dastaketak hartuko dio erreleboa. Betekada hartu arren oraindino mugitzeko gogoa dutenek, umeek batez ere, horretarako aukera izango dute DJ Xaibor nekaezinaren erritmoari segika. Horrez gainera, mariatxiak izango dira zapatu iluntzean, 21:30etik aurrera, eta Iratzar taldearen kontzertuak egun luzeari amaiera emango dio. Domekan, aldiz, Udal Musika Bandak jarriko dio doinua egunari.
Asuako jaien egitarauaren berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!
Android sistemarako:
https://play.google.com/store/apps/details?id=acvmultimedia.hiruka&rdid=acvmultimedia.hiruka