Domekan Erandion larri zauritutako motor-gidaria hil da gaur

Erredakzioa 2019ko abu. 26a, 10:30
Artxiboko irudia.

Mungiako 24 urteko gazte batek istripu larria izan zuen atzo, domekan, Unbeko (Erandio) errepidean auto baten kontra talka egin ostean. Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta gaur zendu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra domekako 18:25ean jazo zen, BI-2704 errepidean, Unbe aldean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun