Polizien kopurua handituko dute jaiak direla eta; gainera, uniformedun eta kalez jantzitako patruilak ibiliko dira jai-eremuan eta inguruetan, baita Erandioko metro-geltokian ere, istiluei eta erasoei aurrea hartzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenaren arabera.
Bereziki zainduko dira alkohola saltzen dituzten lokalak, adingabeei alkoholdun edariak saltzea eragozteko.Era berean, jaiegun horietan aparteko lana egingo da substantzia sorgorgarrien kontsumoaren eta trafikoaren prebentzioan.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietan parte hartuko duten guztiei ohartarazi gura diete kontuz ibiltzeko diru-zorroakaz eta bestelako objektuakaz, lapurretan dabiltzan delitugileak ugaritu egingo direlakoan egunotan.
Era berean, arreta berezia jarriko da sexu-askatasunaren aurkako delituei aurrea hartzeko, eta era horretako delituak gertatzeko arriskurik handieneko eremuak zainduko dituzte, iragarri dutenez.