Bariku arrastian botako dute txupinazoa Erandioko aurtengo azkenaurreko jaiei hasiera emateko. Umeentzako jolasak, parrillada eta Xaiborren emanaldia izango dira lehenengo eguneko ekitaldi nagusiak. Zapatuan, berriz, gastronomiak garrantzi handia izango du: paella-lehiaketa egingo eguerdian, eta tortillena arratsaldean. Egun osoan zehar umeentzako jolasak izango dira, bai bakarka bai helduakaz batera egitekoak.
Domekan, jaiei agur esateko, umeen futbol-txapelketa eta herri-bazkaria egingo dituzte besteak beste. Bazkarirako txartelak zapatuko 16:00ak arte egongo dira salgai, txosnan.
Enekuriko jaien egitarauaren berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!
Android sistemarako:
https://play.google.com/store/apps/details?id=acvmultimedia.hiruka&rdid=acvmultimedia.hiruka