Bost udaltzain gehiago izango ditu Erandiok

Unai Brea 2019ko ira. 9a, 15:46

Erandioko Udaltzaingoak bost agente eta auto bi gehiago izango dituela iragarri du gaur, prentsaurreko baten bidez, Aitziber Oliban alkateak. "Herritarrek segurtasun-sentsazio handiagoa izatea" da helburua, haren esanetan.

"Udaltzaingo moderno eta herritarrengandik hurbilekoa" gura duela azaldu du Aitziber Olibanek, "segurtasun-joera berriei erantzuten diena". Kalean dabiltzan udaltzainen presentzia handiagoa izateko erabaki da lantaldea handitzea, patruilatzeko auto gehiago izateagaz batera.

Bestetik, Udaltzaingoan teknologia berriak ezartzeko asmoa agertu du alkateak. Iragarritako neurriak segurtasunaren arloan Udalak duen planaren barruan daude, bertako agintarien berbetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun