10:30ean hasita, eta 14:30ak arte, jolasak, tailerrak, musika eta beste izango dira gozagarri Erandioko Udalak antolatutako Osasun Jaia-Haurren Egunaren 28. edizioan. Bizimodu osasungarriagaz batera ingurumena zaintzeko aholkuak emango zaizkie parte-hartzaileei, eta bereziki landuko da, hainbat jardueraren bitartez, alkohol- eta tabako-kontsumoaren prebentzioa.
Udalerri osoko umeei jaian egotea errazteko, doako autobus bat ibiliko da Astrabudua, Altzaga eta Erandiogikoa lotzen. Geltokiak Mezo kalean (farmazia parean), Altzagako metroaren ondoan eta Erandiogoikoako hilerrian egongo dira; jaira abiatzeko hiru ordu laurdenean behin abiatuko da autobis bat 09:30 eta 12:30 bitartean, eta bueltarako, berriz, maiztasun beragaz ibiliko da, 13:15ean hasi eta 15:30ra arte.
Euria egingo balu, Ignacio Aldekoa ikastetxean egingo lukete jardunaldia.