Sexu-erasoa egin diotela salatu du emakume batek Erandion

Iker Rincon Moreno 2019ko ira. 30a, 08:50
Sexu-eraso bat salatzeko manifestazioa, Erandion. Artxiboko irudia.

Joan den barikuan, Erandion, sexu-eraso bat jasan zuela salatu du emakume batek. Udalerri horretako talde feministek eraso hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, astelehenean, metro-geltokiaren irteeran.

Barikuan, irailaren 27an, Erandio udalerrian sexu-eraso bat jasan zuela salatu du emakume batek; ondorioz, Ertzaintzak horren inguruko ikerketa jarri du martxan. Oraindino ez dute inor atxilotu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Polizia iturrien arabera, emakumeak barikuan bertan jarri zuen salaketa, erasoa jasan ondoren. Erandioko hainbat talde feministak elkarretaratzea deitu dute "bortxaketa" hori salatzeko. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Erandioko metro-geltokiaren parean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun