Gure Esku taldeak erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpena egingo du gaur, barikuan, Astrabuduko Josu Murueta kultur gunean. Arrastiko 19:30ean jarri dute hitzordua eta Gure Eskuren bozeramailea den Josu Etxaburuk ere parte hartuko du horretan.