Denera 25 parte-hartzaile izango ditu Erandio Begirak; 8 eta 12 urte bitarteko umeak izango dira, euren senideek lagunduta, eta lehentasuna izango dute udalerrian erroldatutakoek. Izena emandakoen kopurua 25 baino handiagoa bada, zozketa bidez erabakiko dute nork parte hartuko duen. Urriaren 18ko arratsaldeko 14:00etara arte dago aukera.
Azaroan zehar garatuko dute ekimena, bariku bitan eta domeka bitan bilerak eginez. Hor erabakiko da herriko espazioetan egingo diren muraletara zer gai eroango diren.
Izena emateko bide bi izango dituzte gaztetxoek: gazteria@erandio.eus posta elektronikoko helbidera idaztea, edo whatsapp mezu bat bidaltzea 609 082 646 zenbakira. Izen-abizenak, jaiotza-data, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta ikastetxea adierazi beharra dago.