"Laugarren urtez jarraian, Udal Aurrekontuak kontsultatzeko denboraldia abian jarri da", adierazi du Erandioko Udalak azaroko kultur agendagaz batera argitaratu ohi duen albiste-bildumatxoan.
Azaldu dutenez, honakok izan dira herritarrengan kezka handiena eragin duten gaiak:
- Bide publikoak hobetzea
- Instalazioak eta zerbitzuak hobetzea
- Maskoten ugazaben gizatasun eza
- Berdeguneen eta lorategien garrantzia, eta parkeak hobetzea
- Bidegorri-sarea
- Aparkalekuak, garraio publikoa eta auzoen artean konektatzeko bide seguruak
- Altzagako merkatu berria
- Mendiguren plaza, Meso kalea eta saneamenduak birgaitzea Erandiogoikoan
- Landa-eremua