Aitziber Oliban alkateak azaldu duenez, erandioztarrei zerbitzua ematea ez ezik, bertatik igarotzen diren oinezkoentzat amua izatea da helburuetako bat. Horregatik ipini dituzte panelak itsasadarraren inguruan; "Bilbo eta Areeta bitartean paseoan edo kirola egiten ibiltzen da jende ugari, eta panelen bidez Erandiora sartzera gonbidatu gura ditugu".
Panela ukitzean, erabiltzaileek interesatzen zaien komertzioaren, farmaziaren edo dena delakoaren gaineko informazioa eskuratu eta bluetooth bide horren lokalizazioa izango dute mugikorrean.