Udalaren eta erandioztarren arteko "interakzio-gune" izan dadin sortu dute E!txat, Aitziber Olibanek prentsaurrekoan azaldu zuenez: "Herritarrei benetan interesatzen zaien informazioa helarazteko eta hitz egiteko gune bat sortzeko" jaio da ekimena, haren berbetan. Kanal berriak "ekimen eta ekitaldien iragarpenak eta berri interesgarriak" zabalduko ditu, eta horien gainean jarduteko aukera emango du.
Ekainera bitartean hainbat opari banatuko dituzte E!Txat erabiltzen dutenen artean, parte-hartzea areagotzeko asmoz. Zehazki, abendu honetan gabonetako otzarak lortzeko aukera egongo da; datorren urteko otsailean, pertsona birentzako spa-saio bat; apiril-maiatzean, lau lagunentzako Port Aventurara bidaia; eta ekainean, kuadrilla oso batentzako egonaldia landetxe batean. Gainera, lagun birentzako afariak zazkatuko dituzte Erandioko bederatzi jatetxetan. Zozketetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Erandion erroldatuta egotea eta 16 urtetik gorakoa izatea.
E!Txaten gaineko informazio osoa topa daiteke Udalaren web-orri honetan: irekia.erandio.eus/es/e-txat-inicio