Abenduaren 3an hil zen Crespo, Gurutzetako ospitalean, 52 urte zituela. EH Bilduko kide modura bigarren legealdia hasi berria zuen, baina eskarmentua bazuen lehenagotik ere zeregin horretan. Zehazki, ezker abertzalearen zinegotzia izan zen, hainbat siglari lotuta, 1992tik 2003ra arte; hau da, Batasuna, Euskal Herritarrok eta HB legez kanpo utzi zituzten arte.
Bere argazkia eta izena udal-webgunean ageri dira oraindino lerro hauek idazteko momentuan, Udalbatzako kideei dagokien atalean.
Crespo gogoratzeko herri-omenaldia Irailaren 23a plazan egingo dute, Udaletxearen aurrean.