Erandioko 3.046 familiak jaso dituzte GLLak 2011 eta 2019 bitartean, Udalak azaldu duenez: "Krisiak larriagotu egin du babes gutxien daukaten pertsonen egoera, eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpenei esker arindu da egoera hori (hark du eskuduntza arlo horretan), Erandioko Udalak emandako ezohiko laguntzakaz osatuta".
Aurtengoari dagokionez, premia handiko egoerei aurre egiteko 37 eskakizun izapidetu dira, eta 58.000 euro erabili dira mota horretako laguntzetan.
Hainbat laguntza mota eman dira, zehaztu dutenez. Esaterako, betaurrekoak edo audiofonoak erosteko; dentistari ordaintzeko; ura, argindarra edota gasa ordaintzeko; edo hipotekei eta alokairu-gastuei aurre egiteko.