Gutxi gorabehera 2018koaren berdina izan da iazko jarduketa-kopurua, Udalak zabaldutako datuen arabera. Denera, 8.335 izan ziren 2019an, eta aurreko urtean, berriz, apur bat gehiago: 8.586.
Horietatik, 1.583k aparkatzeagaz zerikusia izan zuten, eta 1.250 isunak izan ziren (2018an baino nabarnen gutxiago, nolanahi). Horiekaz batera, jarduketa ohikoenak galdutako objektuakaz zerikusia duenak izan ziren: 740.
Hain zuzen ere, galdutako objektuei dagozkien jarduketak "hurbileko polizia" izeneko multzoaren barruan sailkatuta ageri dira memoria-txostenean. Aitziber Olibanen esanetan, poliziaren jarduera estilo horretakoa izatea da Udalaren apustu handienetako bat. Emandako datuek bide horretan egindako pausoak agertzen dituztela esan du Joseba Eraña udaltzainburuak. "Herritarrek gure zereginaren ikuspegi mugatua dutela esango nuke", adierazi du, eta pertsonei emandako laguntza azpimarratu du. Denera, 325 bider eman zaie herritarrei laguntza-motaren bat: "Kalean jausi direnei, noraezean galduta ibilitakoei, edozein motatako arazoak izandakoei...".
Iaz oinezko 158 patruila izan zirela nabarmendu du Udalak, baita gaineratu ere kopurua handitzeko heklburua duela.