Astrabuduako jaiak kolokan: batzarrera deitu dute datorren martitzenerako

Unai Brea 2020ko urt. 23a, 22:00
Laguntza eskatu dute irudi hau aurtengo abuztuan ere ikus dadin. © ERANDIOKO UDALA

Antolakuntza-lanetarako jende gutxiegi dagoela eta, aurtengo  Astrabuduako jaiak arriskuan daudela adierazi du jai-batzordeak, eta herritarrei dei egin die bertan parte hartzeko.

Twitter bidez zabaldutako mezuan, Astrabuduako jai-batzordeak adierazi du aurtengo sanlorentzoak antolatzeko egindako urteko lehenengo batzarrera joandako jende-kopuruagaz ezinezkoa izango dela egin beharrekoak aurrera eroatea. 

"Jarraitzen dugunok betiko gogoak dauzkagu, baina jasan ditugun bajak direla medio,  oso esku gutxi dira hainbeste lanerako", esan dute. Ataka horretatik irten guran, herritarrei dei egiten diete jai-batzordean parte hartzeko. Datorren martitzenean, urtarrilak 28, batzarra egingo dute Josu Murueta Kultur Etxeko ekitaldi.aretoan, eta batzen den jende-kopuruaren arabera erabakiko dute aurtengo jaien antolakuntzari ekingo dioten ala bertan behera utziko duten. Bilera 19.00etan hasiko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun