Aurkezpenean Hirukide elkarteak, familia kide ugarientzat egon diren abantailen aurrerakuntzak azalduko dituzte: Argiaren Bonu Soziala eta bonu termikoa (berokuntza-gastuetarako laguntza), pasaportea eta NANa egiteko tasen salbuespena, kide ugariko familien izaeraren hedapena eta amatasunagatik osagarria pentsioetan.
Ekitaldi honetara familia ugariak direnak edo laster izango direnak daude gonbidatuta.
Familia ugarientzako abantaila batzuk
Kide ugariko familia-izaeraren hedapenean, orain dela lau urte zehaztu egin zen familia ugariko titulua dutenek titulu hori mantendu dezaketela seme edo alaba gazteenak 21 urte izan arte (26 urte, ikasten jarraituz gero).
Aldi berean, pentsioetan amatasunagatiko osagarria ipini zen indarrean. Gutxienez seme-alaba bi izan duten emakume langileei %5 handituko diete kontribuzio-pentsioa, %10 hiru seme-alaba dituztenei eta %15 erretiroa hartu eta lau seme alaba izan dituztenei.