Erandioko 500 gazte baino gehiagok parte hartu dute 2019ko Gaztedi Planean

Iratxe Olaizola · Unai Brea 2020ko ots. 6a, 13:17

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Planak 15 eta 30 urte bitarteko Erandioko 500 gazte inguru erakarri zituen 2019an, bertako Udalak jakinarazi duenez. Lana bilatzeko orduan laguntzea da egitasmoaren helburua.

Planaren barruko jardueren artean urtarrilaren 16an egindako Zure Etorkizuna Erabakiz hirugarren Prestakuntza Azoka azpimarra daiteke. Lanbide-heziketako zentroen eta unibertsitateen laguntzagaz antolatutako ekimen horretan gura zuen edonork parte hartu ahal izan zuen, eta 400 gazte baino gehiago bildu zituen.

Bestalde, 200 gaztek hartu zuten parte Ezagutu Aukeratzeko ekimenean. Iraila eta abendu bitartean egin zuten, batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleakaz, lan-merkatua ezagutza hobetzeko.

Era berean, seina hilabeteko zazpi beka banatu zituzten 29 urtetik beherako gazteen artean, enpresa batean lehenengo lan-esperientzia izateko, eta lana bilatzeko formakuntza-tailerrak eskaini zizkieten lanbide-heziketako ikasleei.

Azkenik, sormen-arloko oinarrizko prestakuntza eman eta, ondoren, Aktibatu Zure Ideiak lehiaketa antolatu zuten, negozio-ideia bat garatzea helburu. Horretan oinarrizko formakuntza sortzailea jaso zuten eta ostean negozio baten ideia sortzea zuten helburu. Hogei gaztek parte hartu zuten, sei taldetan banatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun