Gernika kaleko (Altzaga) komisariara itzuliko da Erandioko Ertzain Etxea, zortzi udalerriri zerbitzu ematen diena: Erandio, Leioa, Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio. Azken urteetan Ertzaintzak Erandiogoikoa inguruan duen Egoitza Nagusian egon da Erandioko komisaria, eta izan ere, martxoan salaketak jasotzeko eta herritarrei arreta egiteko zerbitzua mantenduko da leku horretan.
Berreskuratutako egoitzaren telefono-zenbaki berria 94 406 34 40 izango da., eta harremanetarako helbide elektronikoa, berriz, adm_erandio@ertzaintza.eus.