Ageriko arrazoiak direla eta ezin daiteke argazkikoa errepikatu, baina nork bere etxetik burrunba egitera daude deituta erandioztarrak, beste eraso matxista bat salatzeko.
Ertzaintzak atzo atxilotu zuen herriko gizon bat delitu hori leporatuta. Segurtasun Sailak azaldu duenez, "emakume batek senarra egin ziola salatu ondoren" joan ziren ertzainak bertara; "etxera hurbildu ziren agenteei esan zien ohikoa zela senarrak iraintzea eta hiltzeko mehatxua egitea, eta aurretik ere inoiz eraso egin ziola".
Poliziek kalean topatu zuten gizona, eta atxilo eroan. Haren etxean suzko arma bat aurkitu zuten, gainera.