Irakurle Taldearen saioan parte gura dutenek lotura honetan aurkituko dituzte bai horretarako argibideak bai Kontrabaxua bakarrizketaren testu osoa ere. Antolatzaileek gogorazi dutenez, urte askoan Mikel Martinez aktoreak euskal antzokietan antzeztutako obra da apirilaren 30ean komentatuko dutena. Gomendatu dute lehenik testua irakurtzeko eta ondoren emankizunaren bideo bat ikusteko (hori ere aipatutako estekan klik eginda).
Hitzordua 19:00etan ipini dute. Parte-hartzaileek Skype aplikazioan duten erabiltzaile-izena jakinarazi beharko diote Irakurle Taldeari, edo Iñigo Astizegaz harremanean jarri (i01astiz). Saioa hasi aurretik alde teknikoan arazorik ez dagoela ziurtatzeko probak egingo dituzte, bide batez.