Udalak azaldu duenez, adierazitako datetan egunero, astelehenetik barikura eta 10:00etatik aurrera, zortzi historia igoko dituzte euren Instagrameko kanalera (@erandioko_udala), eta horietako bakoitzean galdera bat egongo da. Erantzuteko 24 orduko epea emango dute, hainbat aukeraren artean bat hautatuz.
Erantzun gehien asmatzen dituzten bost lagunek sari hauen arteko bana aukeratu ahal izango dute:
- Netflixen bonua
- Puzzleak edo mahai-jokoak
- Liburu digitaletarako bonua
- Liburuetarako bonua
- Margotzeko edo eskulanak egiteko kit-a
- Sukaldean jarduteko osagaiak
- Karaokea
- Gimnasia egiteko kit-a
- Spotify Premium entzuteko bonua
- Online ikastaro bat
Horrez gain, beste bost sari zozkatuko dituzte parte hartzen duten guztien artean.