"Konfinamendua lasaitzearekin batera", udalerriaren txukuntzea indartzeari ekingo dio Udalak, iragarri dutenez. Alde batetik, espaloi, galtzada eta oinezkoentzako guneetako belarrak kenduko dituzte Altzagan, Astrabuduan, Lutxanan eta Erandiogoikoan. Gainera, tratamendu berezi bat erabiliko dute lurzoruaren garbiketa sakona egiteko Altzagako erdigunean (Irailaren 23a plazaren inguruan eta oinezkoentzako guneetan), eta Astrabadukoan (Mendiguren eta Josu Murueta plazetan, besteak beste).
Bestalde, horma publiko eta partikularretan dauden pintadak eta graffitiak kenduko dituzte. Garbiketa hori Astrabuduan, Altzagan, Lutxanan eta Erandiogoikoan egingo dute.