"Lehiaketa honen helburua gure herriko txokoak argazki batean ikusaraztea eta udalerriaren argazki adierazgarri bat egiten saiatzea da", azaldu dute Udalaren Facebook orriaren bidez. Parte hartzeko, ezaugarri horiek dituen argazki bat igo behar da sare sozialetara, #ErandiozHarro traola gehituta. Era berean, Erandioko Udala etiketatu beharko da: Facebooken @erandiokoudala, Twitterren @Erandiokoudala eta Instagramen @erandioko_uHala.
Hamar argazki onenak herrian turismoa sustatzeko erabiliko dituzte, eta horien artetik aukeratuko dute irabazlea zein den, ekainaren 2tik 7ra bitartean online egingo den bozketa baten bidez. Ekainaren 8an jakinaraziko dute irabazlearen izena. Saria 200 euroko bonua izango da, Erandioko dendetan trukatzeko.