Koronabirusa Uribe Kostan

Premia duten familiei laguntzeko elikagaiak batuko dituzte Astrabuduako hainbat elkartek

Unai Brea 2020ko mai. 21a, 17:52

CC BY SA-EPSOS.DE

COVID-19 pandemiaren ondorioz horren beharra duten Erandioko familiei emateko elikagaiak batuko dituzte Astrabuduako hainbat elkartek datorren astean. Galkorrak ez  diren jakiak eskatu diezkiete herritarrei. Jasotako elikagaiak banatzeaz Sortarazi GKEa arduratuko da.

Astrabu Club Motero, Astrabudua Taldea, Goitiko Taldea, Jai Batzordea, Radio Club Takolos, Astrabuduko Foto Club eta GUA taldeek egin dute bat ekimena martxan ipintzeko, Sortarazik lagunduta. Premiazkoak diren elikagaiak eskatu dituzte: esnea (baita umeentzakoa ere), zerealak, olioa, arroza, egoskariak, pasta, kakaoa, kontserbak, gailetak... 

Bilketa maiatzaren 29an (barikua) eta 30ean (zapatua) egingo dute, Astrabuduako Anbulatorio Zaharrean. Barikuko ordutegia 17:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, eta zapatukoa 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara artekoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun