Atzo eguerdian, hain zuzen, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Erandion, sexu-erasoa egitea leporatuta. Josu Muruetako elkarretaratzea 19:00etan hasiko da.
Udalaren adierazpena erasoa dela eta
Udalak, bere aldetik, adierazpen bat kaleratu du "eraso matxista gaitzesteko". Biktimari eta haren familiari elkartasuna adierazi diote, eta gainerau dute indarkeria matxista ez dela eremu pribatuko arazoa: "Gizartearen arazo bat da, arazo estrukturala eta kolektiboa, eta beraz denoi dagokigu jokabide matxisten aurka egitea". Azkenik, herritarrei dei egin diete Astrabuduan egingo den elkarretaratze zaratatsuan parte hartzera.