Zinemari dagokionez, uztaileko lau zapatuetan emango dute, 22:00etan. Uztailaren 4ko eta 25eko emanaldiak Irailaren 23a plazan egingo dituzte, uztailaren 11koa Euskadi plazan eta 18koa Josu Murueta plazan.
Kalezale antzerki-zikloa ere izango da udan. Udalak emandako informazioak ez du argitzen zein datatan izango diren emanaldiak; besterik gabe, antzezlanen hasiera-ordua 20:00ak izango dela eta astelehenetan Irailaren 23a plazan, eguaztenetan Josu Murueta plazan eta barikuetan Euskadi plazan egingo direla adierazi dute.
Azkenik, Udan Jolasean izeneko tailerrak eta jolasak izango dira, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Astelehen eta barikuetan Josu Murueta plazan, martitzen eta eguenetan Irailaren 23a plazan eta eguaztenetan Euskadi plazan. Aurreko kasuan legez, ez dituzte datak zehaztu.