Alaia Martin, Julio Soto, Inazio Vidal eta Iker Zubeldia izango dira bertsolariak, eta Beñat Vidalek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saioa 18:00eta hasiko bada ere, 17:30ean joateko gomendatu dute, apurka-apurka ikusle denak plazara sartzeko.
Edukiera mugatua izango denez, zapatua baino lehen izena emateko eskatu du Berbotsek. Horretarako, 621 270 546 telefono-zenbakira deitu edo berbots@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatz daiteke, zenbat lagun joango diren zehaztuz. Domekan bertan zenbakiak banatuko dira, bakoitza dagokion aulkian jesartzeko. Derrigorrezkoa izango da maskara jantzita eroatea.