"Ahalduntze-prozesuen bidez emakumeen partaidetza soziala eta politikoa sustatzea du helburu Jabekuntza Eskolak", Udalak azaldu duenez. "Ahalduntzea gure izaeraren autokontzientzia hartzea da, autoestimua lantzea, gure gaitasunak ezagutzea eta emakumeoi dagokigun espazioa berreskuratzea". Hala, Jabekuntza Eskola, bestea beste, Erandioko emakumeen arteko topaketak, aliantzak eta ikaskuntzak egiteko lekua izango da, Udalaren esanetan.
Honako bideak erabil daitezke datorren ikasturteko jarduera eta ikastaroetan izena emateko:
- Telefonoa: 94 417 56 16
- Posta elektronikoa: berdintasuna@erandio.eus
- Ordutegia: 09:00-14:00 eta 16:00-18:00, astelehenetik barikura (barikuetan goizez baino ez)
- Helbidea: Berdintasun Zerbitzua, Desanexio kalea 4 (Behargintza-Bekoa ikastetxea); Erandiogokoako Gizarte eta Kultur Etxea (16:00-21:00); Astrabuduko Udal Bulegoa
- Webgunea: www.erandio.eus
Behar dutenek haurtzaindegi-zerbitzua izango dute, 2-10 bitarteko umeak jagoteko, beranduenez bost egun lehenago eskatuz.
Ikastaroak Altzagan, Astrabudua eta Erandiogoikoan emango dira. Hemen ikus daiteke programazioa xehe-xehe.