Izena emateko, Udalaren Facebook orrian ipini duten orri hau bete beharra dago.
Irailaren 1etik 11ra egongo da zabalik Erandioko Musika Eskolako azken lekuetarako matrikula egiteko epea. Akordeoia, biolina, biolontxeloa, saxofoia eta klarinetea ikasteko eman daiteke izena, baita Musika eta Mugimendua ikasgaia hartzeko ere (4-6 urte bitarteko umeentzat).
Izena emateko, Udalaren Facebook orrian ipini duten orri hau bete beharra dago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!