Etxera bidalitako guztien probek negatibo eman dute momentuz. Egun gutxi barru egingo zaie bigarren testa, eta ostera ere negatiboa izatekotan ikastetxera bueltatu ahal izango dira. Zuzendaritza kexatu egin da ordezko irakaslerik ez dietelako bidali, nahiz eta agintariek hitz ema zuten hala egingo zutela.
Deskoordinazioa salatu dute Ignacio Aldekoako arduradunek, "Osakidetzak etxean konfinatuta egoteagatik baja ematen baitu, eta Hezkuntza Sailak, aldiz, irakasleak etxetik lan egin dezakeela dioelako".