EAEKo Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lapurreta-saiakera 02:30ak aldera izan da. Dei batek ohartarazi dio Ertzaintzari hiru gizon zeudela fabrika baten barruan. Hurbildu den patruilak bertatik irteten ari zirenean ikusi ditu, eta lehenik identifikatu eta ondoren atxilotu egin ditu. Epaitegiaren esku utziko dituzte datozen orduetan.