Urriaren 30era arte egongo da aukera lehiaketan izena emateko, eta proiektuak azaroan emango dira. Behin izena emanez gero, parte-hartzaileek aukera izango dute hainbat informazio-eta prestakuntza-saio egiteko, proiektuen sorrera-prozesua eta aurkezpena hobetu ahal izateko.
Jasotako proiektuak baloratzean, epaimahaiak kontuan izango ditu baliagarritasuna, balio ekonomikoa, izaera berritzailea, bideragarritasuna, kalitatea eta argitasuna. 500 euroko saria emango diote 16 eta 18 urte bitarteko gazteek aurkeztutako proiektu onenari, eta 1.000 eurokoa 19 eta 29 urte bitarteko kategorian irabazle suertatzen denari. Gainera, hoberen aurkeztutako proiektuaren egilearentzat 500 euroko beste sari bat egongo da.
Hemen ikus daitezke lehiaketaren oinarriak.