Koronabirusa Uribe Kostan

Goikolanda eskolako gela bi, itxita

Erredakzioa 2020ko ira. 24a, 14:46

Erandiogoikoako Goikolanda eskolako gela bi itxi eta bertan dabiltzanak konfinatuta daude, El Correo egunkariak zabaldu duenez, informazioren iturritzat gurasoak aipatuz. Geletako bat urte biko umeena da, eta bestea Lehen Hezkuntzako 3. mailakoa.  

Antza denez, joan den zapatuan Lehen Hezkuntzako gelako ume baten amak gurasoek sare sozialetan duten talde batean ohartarazi zuen bere semeak positibo eman zuela koronabirusa atzemateko probetan. Hori dela eta, gainerako gurasoek ez zituzten umeak eskolara eroan astelehenean.

Aztarnariak domekan jarri ziren harremanetan eskolako zuzendaritzagaz, eta martitzenean hasi ziren gurasoei deika, probak egiteko. Lehen Hezkuntzako 3.mailako 26 ikasleetatik, 23k gaur egin dute PCR testa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun