Bihar, irailak 25, Erandiogoikoan hasiko da Erandio Magikoa jaialdia. Zapatuan Astrabuduaren txanda ailegatuko da, eta domekan Altzagarena. Emanaldi nagusia Josu Muruetan egingo dute dozena erdi magok zapatu iluntzean; hiru euroko sarrera ordaindu beharko da horretaz gozatzeko. Gainerako ikuskizun denak, berriz, doakoak izango dira.
Aurten, ulertzekoa denez, koronabirusaren zabalkundea eragozteko neurriak hartuko dira, eta honenbestez, pertsonen arteko distantziak osasun-irizpideek ezarriko dute. Ikuskizunak horretara egokituko direla argitu dute antolatzaileek. Gainerakoan, trikimailu handirik ez: pandemiaren aurkako ohiko arauak bete beharko dituzte ikusleek, musukoa jantzita izatea besteak beste.
Hemen ikus daiteke egitarau osoa.