Lehenengo saioa 10:00etan hasiko da, Lutxanako metro-geltokian, eta bigarrena 12:00etatik aurrera egingo dute, Altzagako ontziralekutik abiatuta. Itsasadarraren ondoan izandako fabriken eta lanbideen gaineko azalpenak emango dituzte, gaztelaniaz.
Ibilbidera joateko, behargintza@erandio.eus helbidera idatziz izena eman beharra dago. Saio bakoitzean bederatzi parte-hartzaile onartuko dira gehienez.