2020/10/16 19:00

Zinema eta bideo-emanaldiak

Filma eta solasaldia: "XXY"

Filma eta solasaldia: "XXY"
Josu Murueta kultur etxea, Erandio

Uribe Kostako Transmaribibollo Asanbladak antolatuta, Lucia Puenzoren XXY filma emango dute Josu Muruetan. Ostean, solasaldirako, gogoetarako eta eztabaidarako tartea egongo da, euskaraz eta gaztelaniaz (itzulpen-zerbitzua egongo da).

Sergio Bizzioren Cinismo ipuinean oinarritutako pelikula honetan, Alex, 15 urteko nerabe intersexualaren istorioa kontatzen zaigu. Gurasoek Uruguaiko kostaldeko herri txiki batera bizitzera joatea erabakitzen dute; gizartearen baztertzetik ihesi, eta nerabezaro zoriontsu baten bila. Alexek zein bide hartu erabakitzeko momentua iristen den arte.

Iraupena: 86 minutu

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun