Hauek dira, zehazki, Udalak ezarritako neurriak:
- Sarbideak: Sarrera eta irteera bereizita egongo dira bai San Agustin hilerrian, bai Santa Maria hilerrian, sarrera eta irteera fluxu independenteekin.
- Ezin da jan edo edan hilerrian.
- Edukiera: San Agustin hilerrian baimendutako gehienezko edukiera 900 pertsonakoa izango da. Santa Marian, 90ekoa.
- Desinfekzioa: hilerrira sartzean, gel hidroalkoholikoa egongo da eskura. Gainera, kanpoaldeak eta instalaziorako sarbideak egunero desinfektatuko dira.
- Prebentzioa: Babes Zibila eta Udaltzaingoa.
- Ezin dira kuboak, biltzaileak eta eskuilak partekatu; pertsona bakoitzak bereak eraman beharko ditu.
- Garbiketa eta desinfekzioa egun bakoitzaren hasieran eta amaieran egingo da, honako lekuetan: korridoreak, banagailuak eta beste eremu komunak, biltegiak eta instalazioen ardura duten langileen espazioak barne.
- Sarbideetan, beharrezko babes indibidual eta kolektiborako neurriei buruzko kartelakjarriko dira, irakurtzeko moduko tamainan, bereziki gehieneko edukierak. Irekitzeko egunak eta ordutegiak ere agertuko dira.
- Maskara behar bezala erabili beharko da: sudur-trenkadatik kokotseraino estali beharko du.