Erandiogoikoako eskolaren eta elizaren artean batuko dira gaur, 18:00etan, bertako Auzokoa elkarteak, ikasleen gurasoen elkarteak, Herri Bideak Kate Barik taldeak eta, aipatu legez, Erandioko Auzokideok-ek deituta.
Azken horren esanetan, enpresa jakin bat da partikula-kontzentrazio handien erantzulea: Befesa. "Erakundeei eta alderdi politikoei mezu bat bidali gura diegu, sei urtean hainbat salaketa jaso ostean zerbait egiteko garaia heldu dela aldarrikatzeko", azaldu zuten urrian.