Garbigune mugikorra Josu Murueta plazan egongo da aste honetan

Garbigune mugikorraren artxiboko argazkia. UNAI BREA

Azaroaren 9tik 13ra arte Garbigune mugikorra erabili ahal izango da Astrabuduko Josu Murueta plazan. Etxean sortutako hainbat hondakin berezi bertan uzteko aukera izango da, honenbestez.

Hauek dira Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu horretan utz daitezkeen hondakinak:

  • Etxeko tresna txikiak
  • Sukaldeko tresnak
  • Etxeko olioa (ontzi itxian)
  • Sakelako telefonoak
  • Kableak
  • Pinturak eta disolbatzaileak
  • Aerosolak
  • Kutsatutako xurgatzaileak
  • Tonerrak
  • Tintazko kartutxoak
  • Metalezko kapsulak
  • Plastikozko kapsulak
  • Pilak
  • CDak, DVDak eta kaseteak
  • Erradiografiak

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun