Gidabaimenerako laguntzei dagokienez, 17 eta 23 urte bitartekoei emango zaizkie. Gainera, azterketa teorikoa euskaraz egiten duten herriko ikasleen artean 100 euroko erregai-txartela zozkatuko dute.
Bestalde, dirulaguntza emango zaie establezimenduetan, saltokietan, olanetan eta ibilgailu komertzialetan ipintzen diren errotulu berrietan euskara erabiltzen dutenei, baita helburu beragaz zaharrak aldatzen dituztenei ere. Errotulu berriak euskara hutsezkoak izan daitezke, edo euskara eta gaztelaniazkoak; lehenengo kasuan dirulaguntza handiagoa jaso daiteke, %50 gehiago zehazki (gehienez ere 500 euro). Testuek Udalaren Euskara Zerbitzuaren oniritzia jaso beharko dute, eta ez dute balioko izen bereziek eta establezimenduaren jarduera zein den adierazten ez dutenek.
Informazio gehiago gura izanez gero Udal Euskara Zerbitzura jo daiteke:
- 94 489 0128
- euskara@erandio.eus