"Aldi baterako beharretarako lan-poltsak erabili daitezke, arazo barik", dio sindikatuak bidalitako oharrak. "Eta behar iraunkorretarako, lanpostu berriak sortu eta deialdi publikoak eginez bete beharko dira. Atal sindikalak erabat arbuiatzen du lanpostu publiko bat betetzeko enpresa pribatua erabiltzea, Erandioko gobernu-taldeak Altzaga ikastolan egin duen bezala". Udala zerbitzu publikoen pribatizazioan urratsak ematen dabilela salatu dute, honenbestez.
HIRUKA harremanetan jarri da udal-iturriakaz gai honen gainean zer iritzi duten galdetzeko, baina Udalak ez du adierazpenik egin gura izan.