Hainbat gastu finko ordaintzeko erabili ahal izango dira dirulaguntzak: argia, telefonoa, internet, hipoteka, alokairua eta aurtengo azaro-abenduko autonomoen kuota. Udalaren laguntzak beste administrazio batzuek emandakoakaz bateratu ahal izango dira.
Udalak abenduaren 31 baino lehe emango die dirua laguntzen hartzaileei, eta haiek, gero, otsailaren 28ra arte izango dute epea justifikatzeko.
Bestalde, gaur egun ez duten establezimenduek terraza eduki ahal izateko izapideak egiten dabil Udala; ostalaritza itxita dagoen epean zaborren tasa ordaintzeko salbuespena ezarri da, eta era berean, ez da terrazengatik tasarik ordaindu beharko 2021eko lehen hiruhilekoan (2020 osoan legez).
Azkenik, Udalak jakinarazi du oraindino trukatu bako deskontu-bonuak dituzten establezimenduei otsailaren 28ra arte luzatuko zaiela hori egiteko epea (hasiera batean abenduaren 31ra artekoa izango zen).