2020/12/04 19:00

Berbaldiak eta mahainguruak

Bakarrizketa feminista: "No solo duelen los golpes"

Bakarrizketa feminista: "No solo duelen los golpes"
Josu Murueta kultur etxea, Erandio

Pamela Palenciano ezagun egin da indar feministen artean. Izan ere, bere esperientzia pertsonalean oinarrituta egin duen antzerki bakarrizketan arrakasta lortu du Espainiako Estatuan eta munduko beste hainbat herrialdetan. Erandion izango da Palencianoren lana entzuteko aukera, abenduaren 4an, 19:00etan, Josu Murueta Kultur Etxean.

No solo duelen los golpes izeneko lanean Palencianok maitasun erromantikoaren, jeloskortasunaren, kontrolaren eta jabetzaren, indarkeria psikologiko, sexual eta fisikoaren era tratu txarrak ematen dituen pertsona bategaz bizitzearen ondoriozko oldarkortasunaren mitoa jorratzen du, bere esperientzian oinarrituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun