"Kaleetan eta toki publikoetan, portaera ordenatzen duten oinarrizko arau batzuk ezarri nahi genituen, pertsonen eskubideak bermatzen dituztenak, eta herriko ondarea eta ingurumena babesten dituena", azaldu dute gobernu-taldetik.
Arau horrek zehazteko herritarren iritziak batu dituztela jakinarazi dute Udaletik: merkatari, pertsona nagusi, elkarte sozio-kultural, abereen jabe eta esparru horretako elkarteenak, hain zuzen ere. Ekarpen gehienak grafitien eta pintaden ingurukoak izan dira, eta herritar gehienak ados jarri dira portaera hauek zuzentzeko neurriak hartu behar direla, eta azken baliabide gisa zigorrak ezarri ere.
Ordenantza egiteko eztabaidetan txakurren kontua ere askotan aipatu dela azaldu dute. Maskotak dituztenen eskubide eta betebeharrak, txakurren kakak batzea eta animalienganako tratua izan ziren ardura gehien piztu zuten gaiak.