Denera hogei bizikleta eta lasterka egiteko lau zinta paratuko dituzte Mendiguren plazan, 09:00etatik 14:00etara. Parte hartu gura dutenek kilo bat janari eman beharko dute egin gura duten kilometro bakoitzeko, eta batutakoa Sortarazi elkarteari emango diote, hark bana dezan behar gehien dutenen artean. Parte hartzeko izena eman daiteke Udalaren Facebook orriaren bitartez.
Azaldu dutenez, osasun-neurriak zorrotz beteko dira ekimenean: erabiltzaile bakoitzak bere txanda amaitutakoan bizikletak eta zintak desinfektatuko dira, eta behar besteko distantzia egongo da euren artean.
Bestalde, eta ekimen beraren barruan, zailtasun gehien dituzten familietako ikasleentzat ekipamendu informatikoak erosteko diru-bilketari ere ekin diote. Dagoeneko zabalik dago kontu-zenbaki bat, gura duenak ekarpena egiteko, urtarrilaren 10era bitartean. Bizum erabilita ere eman daiteke dirua.