Udal-iturriek jakinarazi dutenez, guztira, 1.765 metro koadroko azalera konponduko dute Erandioko umeentzako hamar parketan. Lan horietan unean uneko konponketak edo lurzoruaren aldaketa osoa egingo dute; izan ere, kasu batzuetan, segurtasuna bermatzeko zoladura elastikoa hondatuta dagoela jakinarazi dute arduradunek.
"Umeen segurtasuna bermatzeko gune horien zoladura elastikoaren zaharberritzea eta konpontzea beharrezkoa da", aitortu dute udal-ordezkariek. Hala, gaineratu dute lurzorua guztiz aldatuko dutela 1.205,8 metro koadroko azaleran, eta beste 549,8 metro koadrotan konponketak egingo dituztela.
Lurzoruaren guztizko aldaketa egingo dute gune hauetako umeentzako parkeetan: Desanexio kalean, Gernika kalean, Adaietan, Josu Muruetan, Erandio Goikoan eta Enekuriko Fatiman. Konponketa zehatzak, aldiz, hurrengo lekuetan egingo dituzte: Santi Brouard plazan, Altzagako metroko zelaigunean, Atxutegi kalean eta Astrabuduko umeentzako gunean.