Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bariku iluntzean, 23:00ak aldera, Ertzaintzako agenteek 25 pertsonako talde bat aurkitu zuten Erandioko Astrabuduko institutuan, botiloi bat egiten. Ertzainek, guztira, 94 zigor jarri zituzten, besteak beste, lau pertsona baino gehiagoko taldeetan batuta egoteagatik, alkohola kalean edateagatik eta etxeratze-agindua ez betetzeagatik. Gainera, salatutako 19 lagunek mugikortasun-murrizketak ere urratzen zituztela erantsi dute iturriek.