Erandioko Udalak etxez etxeko banaketa zerbitzua eskainiko du

Erredakzioa 2021ko ots. 16a, 12:03
Bizi Erandio Tokiko Enplegu Planaren barruan kokatzen da. © ERANDIOKO UDALA

Merkataritza-fluxuak erakartzeko eta herriko establezimenduei laguntza emateko asmoagaz, Erandioko Udalak Bizi Erandio etxera erosketak eramateko zerbitzua eskaintzen hasiko da.

Erandioko Udalak merkatari, ile-apaindegi eta ostalarientzako etxez etxeko banaketa zerbitzua doan eskaintzen hasiko da. Ekimen horren bitartez herriko negozioei abantaila eman gura die Udalak. Momentuz, erosketak etxera eramateko zerbitzua ekainera arte egongo da, astelehenetik barikura, 11:30etik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun