Erandioko futbol taldea lehiaketara bueltatuko da asteburu honetan

Ander Zarraga 2021ko ots. 18a, 11:30
Erandio Clubeko Ohorezko Mailako taldea, iazko denboraldian. © S.D. ERANDIO CLUB

S.D. Erandio Club futbol taldea zapatuan zelaira bueltatuko da; hala, hasiera batean bertan behera gelditu zen Zamudio taldearen aurkako partida jokatuko dute, elkarteak test antigenoak lortu dituela jakinarazi ostean.

Elkarteak egindako lanari esker, Erandio futbol taldeko jokalariek eta talde teknikoak test antigenoak izango dituzte, eta, zapatu honetan, otsailaren 20an, txapelketara bueltatuko direla adierazi dute. Horregaz batera, federazioaren laguntzaren zain jarraitzen dutela azpimarratu dute, taldea ari baita ordaintzen astero egiten dituzten frogak eta egiaztapenak.

Bizkaiko Ohorezko Mailako taldeetako kapitainek babesgabetasun-egoera salatzeko idatzi bat sinatu zuten orain gutxi, eta osasun baldintzak bete arte txapelketara ez bueltatzea eskatu zuten horregaz. Bizkaiko Futbol Federazioak otsailaren 20-21eko aste-akabuan liga berriro hasteko asmoa zuela jakinarazi zuenean argitaratu zuten idatzi hori.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun